Baina badirudi aldaketak izango direla, izan ere, Eroski Taldearen hitzetan, "beste kooperatibek bezala, Eroskik ere neurriak hartu beharko ditu, izan ere, urtetik urtera gero eta erretiratu gehiago daude, eta zentzuzko gauza ematen du".
Epe hauek proposatzen dira: bazkidea hil ondoren, berehala bueltatzen da haren kapitala; bazkideak erretiroa hartzen badu, 2013tik aurrera, bi urtean; eta borondatez bazkidetzan baja eskatzen duenari bost urteko epean bueltatuko diote kapitala.
Aldi baten, %95
Oraingoz, Eroski Taldeko bazkideek aldi baten jasotzen dute bueltan kapitalaren %95, eta gainerako %5a bakarrik geratzen zaio jasotzeko.
Eroski Taldeak 8.600 bazkide inguru ditu.