Bi debagoiendar Madrilgo Gorteetan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 21a

Bi debagoiendar izango dira Madrilgo Gorteetan. Hala erabaki zuten atzo gipuzkoarrek. Batetik, Maite Aristegi (1962) bergararra (Amaiur). Kongresuko diputatuetako bat izango da. Bestetik, Lore Leanizbarrutia (1956) aretxabaletarra, EAJren senatarietako bat izango da. Azken honek badu esperientzia zeregin horretan, aurreko legealdian ere senatari izan zen-eta. Aristegi berria da, baina pozik doa Madrilera. Aristegik alaba bi ditu eta Leanizbarrutiak seme bi. Euskal Herriaren interesak defendituko dituztela nabarmendu dute biek ala biek. Bien erreakzioak jaso ditugu:

Maite Aristegi, Amaiur

"Herriak argi esan du indar metaketa baloratzen, bultzatzen, duela. Herria gatazka politikoa konpontzearen aldekoa da, demokrazia eta errespetua eskatzen du. Indarra ematen digu Madrilen gure eredu demokratikoa ordezkatzeko".

Lore Leanizbarrutia, EAJ

"Gipuzkoan pena izan da bigarren diputatua lortu ez izana. Baina gero eta indartsuago jarraituko dugu lanean. Oso garrantzitsua Geroa Bai gureganatzea eta UPN-ri kendu izana. Gipuzkoar moduan pena, baina emaitza onak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak