Espainiako Barne Ministerioak parte-hartzearen behin-behineko lehen datuak eman ditu ezagutzera 14:00etan. Euskal Autonomia Erkidegoan gorakada izan du parte-hartzeak orain dela lau urteko hauteskundeetako datuez alderatuta. EAEn %38,34 da parte-hartzea eta 2008an ordu berean %37,30koa izan zen.
Probintziaka, Gipuzkoan igo da parte-hartzea gehien: %37,94koa da eta orain lau urte %34,79koa izan zen. Bizkaian %39,18koa da eta 2008an %38,49koa izan zen. Araban, parte-hartzea ia bi puntu gutxiagokoa da (%36,13koa da; orain lau urte %38,52koa).
Nafarroan, bestalde, %39,08koa da parte-hartzea, orain lau urte baino hiru puntu txikiagoa.