- Erabateko gehiengoa lortuko du PPk Espainian?
- Zenbaterainokoa izango da Rubalcabaren eta PSOEren deskalabrua?
- Zein nagusituko da Euskal Autonomia Erkidegoan?
- Eta Hego Euskal Herrian?
- Zeinek lortuko ditu boto gehiago, EAJk ala Amaiurrek?
- Ze ordezkaritza maila izango dute abertzaleek?
- Lortuko dute talde propioa osatzea bai EAJk eta bai Amaiurrek?
- IUk lortuko du talde propioa?
- Eta PP eta PSOEren arteko lehian, zein geratuko da aurretik Hego Euskal Herrian? EAE-n?
- Geroa Baik lortuko du eserlekurik? Uxue Barkosek errepikatuko du?
- Amaiur sozialisten aurretik geratuko da Nafarroan, bigarren indar bezala?
- Andaluzian eutsiko die sozialistek, ala PPkoak nagusituko dira?
- Zenbat lortuko ditu IUk? Eta UPyDk?
- Equok?
- Juantxo Perez Uralde (Equo) donostiar euskaraduna egongo da Madrileko Kongresuan?
- Katalunian zenbatekoa izango da PPren gorakada?
- Zein nagusituko da Katalunian?
- ERCk, BNGk, errepikatuko dituzte 2008ko emaitzak?
- Lortuko du eserlekurik Coalicion Canariak?
Galdera horiei guztiei gaur gauean, behin, boto zenbaketa egin osteran erantzun ahal izango diegu.
Goiena.net-en, gaur, boto kontaketa eguneratua, informazio oso eta azkarra. Goiena paperean, luze eta zabalago, bihar, iritzi eta analisiekin.