Eskola 2.0 programa ikastetxeetara eraman zenetik hainbat izan dira hura ikasgeletan WIFI bidez gauzatzearen inguruko kezka adierazi duten Guraso Elkarteak. Kezka iturri nagusia WIFIak eragin ditzakeen uhin erradiazioak dira.
Herrialde ezberdinetako guraso federazioek argi azaldu dute hain jarrera Hezkuntza Sailari ardura printzipioa jarraitzea eta Eskola Kontseiluek hala eskatzen duten ikastetxe publikoen kasuan kable bidezko instalazioa jartzea eskatuz.
Hala ere gaiaren inguruko kezka duten guraso elkarteek bilera batera deitu dituzte gurasoak egoera eztabaidatu eta lan ildo bateratuak proposatzeko. Bilera 10:00etan hasiko da.