"Atez atekoa, Zubietan egin nahi duten erraustegiaren eta gaur egungo zabortegien alternatiba eta soluzioa da" diote Zero zabor plataformakoak. Sozialistek "panfletoan proposatzen duten 5. edukiontzia ez da erraustegi eta zabortegien arazoaren soluzioa".
Bestalde, Zezo zaborrekoek sozialistak gonbidatzen dituzte gauaren gainean eztabaidatzeko: "Panfletoaren puntu guztiak eztabaidatzeko, PSOEkoak elkarrizketa ireki eta publiko baterako gonbita luzatzen ditugu".
Hona hemen Zero Zabor plataformak, PSE-EEren berbei erantzuteko egindako beste adierazpen batzuk:
"PSOEk, arazo honen aurrean alternatibak proposatu beharrean arazo berriak sortzen ditu erraustegia bezalako proiektuak bultzatuz".
"Zergatik dago PSOE Madrilen erraustegiaren aurka eta hemen erraustegiaren alde?, eta Katalunian atez atekoaren alde eta hemen atez atekoaren aurka?".
"Gipuzkoarron osasunarekin eta diruarekin jokatuz PSOEk boto batzuk lortzeko egindako kanpaina zikin hau ez dugu inondik inora onartuko".
"Debagoiendar guztiak animatzen ditugu Antzuolara joatera, atez atekoa bertatik bertara ikustera eta PSOE-k esan dituenak gezurra direla konprobatzera".