Bestalde, iluntzean, Senaturako Gipuzkoako buru Lore Leanizbarrutia Aretxabaletako batzokian izan zen. Besteak beste, hauxe esan zuen: "Ezagutzen gaituzu; beti egin dugu lan herri honen alde. Ez dugu gezurrik esaten eta ekintzetan oinarritutako programa daramagu Madrilera, besteek ez bezala".