Mahai-ingurua zabalik egongo da interesa duten guztiondako, eta bihar, egubakoitza izango da Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan, 18:30ean.
M15 mugimenduaren esanetan, Euskadin, 15.330 familiak etxea galdu dute dagoeneko, eta "egoerak okerrera baino ez du egiten".
Gai nagusi hauek izango dituzte hizpide: kaleratzeen aurrean dauden baliabideak eta alternatibak, zorra etxebizitza emanda kitatzea, egungo egoeran bankuek duten erantzukizuna eta etorkizuna, besteak beste.
Durangaldeko M15 mugimenduak bi helburu bete nahi ditu mahai-inguru horrekin: "kaleratzeak familia eta norbanakoei ekar diezaiekeen gizarte-bazterkeria salatu, eta administrazioen pasibitatearen aurrean, alternatibak eskaintzen ahalegindu".