"Zer egin beharko luke Mondragonek berrikuntza bultzatzeko?"

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 16a

Innobasque-en Minutu bat berrikuntzarako ekimenean parte hartzen dabil Mondragon Korporazioa. Innobasque-en webgunearen bidez, edozeinek bere aportazioa egin dezake. Hainbat enpresa eta erakunde parte hartzen dabiltza, eta berrikuntzan laguntzeko aukera ematen diete herritarrei.

Enpresa eta erakunde bakoitzak erronka edo galdera bat planteatzen du. Mondragonek bota duen galdera hauxe da: "2012an korporazioan Berrikuntza Eredu Integrala egingo dela kontuan hartuta, zer uste duzu egin beharko litzatekeela Mondragon Korporazioan Berrikuntza bultzatzeko, produktu, prozesu, zerbitzu edo negozio-eredu baten?"

Horri erantzun dezake edozein herritarrek hemen. Webgunean erabiltzaile egiteko aukera dago, eta baita norbere Facebook kontuarekin sartzeko ere.

Webgunea bi hizkuntzatan dagoen arren, momentuz galdera gaztelaniaz bakarrik agertzen da.

Enpresa ezagun asko

Innobasque-en webgunean honela aurkezten da ekimena: "Abian jar ezazu berrikuntza, mundua aldatuko duena, zure mundua. Zein da zure ideia? Minutu bat berrikuntzarako berrikuntza-kultura sustatzeko ekimen bat bezala ulertzen dugu, hiritarren parte hartze erreal eta aktiboa lortu nahi duena, eta berrikuntza egunerokotasunarekin lotuko duena".

Parte-hartzaileen artean enpresa eta erakunde ezagunak daude: esaterako, Euskaltel, Kutxa, Tecnalia, Lanbide, Elhuyar, Caixa, Uribe eskualdeko Osakidetza, Asmoz Fundazioa, Arartekoa, Sabadell-Guipuzcoano, Ekonomialarien Euskal Elkargoa, EHNE, Bankoa edo Aquariuma, beste batzuen artean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak