Eneko Andueza (PSE-PSOE) gaur Goienan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 16a

Eneko Andueza (Eibar, 32 urte) PSE-PSOEko hautagaia izango da gaur Goiena telebistan, Azaroaren 20ko hauteskundeei begira egunero-egunero egiten diharduten elkarrizketa errondarekin jarraituz. PPko eta Ezker Anitzako hautagaiak izan dira aurretik eta, Anduezaren ostean, bihar eta etzi, Lore Leanizbarrutia (EAJ) eta Maite Aristegi (Amaiur) igaroko dira Goienako platotik. 20:47an eta 22:47an, Magazinea-ren ostean.

Eneko Andueza, PSOEk Gipuzkoatik Kongresurako aurkeztuko duen hautagai gazteena da. 32 urte ditu eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da. Eibartarra, zinegotzi da Eibarren eta batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Espainiako Gorteetara begira Gipuzkoako sozialiston proposamenak zeintzuk diren azalduko du. Krisi ekonomikoari aurre egiteko proposamenak, PP eta PSOEren arteko ezberdintasunak, bake prozesua, Gernikako Estatutua, ongizatea, autogobernua…, denetik izango dute berbeta gai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak