Euskal Herria-Palestina Sareak palestinarren aldeko kanpaina hasi du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 15a

Euskal Herria-Palestina Sareak Gabonetarako kanpaina jarri du abian. Gabonetan erosten diren jostailuen gaineko irizpide batzuk zabaldu dituzte; eta, horren harira, palestinarrei elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena "Israeli boikota" egitea dela adierazi dute. Horregatik eskatu dute Made in Israel duen ezertxo ere ez erosteko. "729 zenbakiaz hasten den guztiari boikota" egiteko deia zabaldu dute. Arrasateko Askapenak adierazi du bizi dugun ziklo politiko berrian internazionalismoak ere baduela zer esana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak