La crisis financiera, economica y social, y soluciones alternativas izeneko hitzaldia egingo du, Garabide Fundazioak antolatuta. Hitzaldiaren aurretik, Fagor Taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakari Joxean Alustizak agurra egingo du eta Joxemi Arregi Mondragon Industriarako Automatizazio Dibisioko lehendakariak aurkeztuko du hizlaria.
Hain justu ere, Vicenç Navarro Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Katedraduna izan da. Gaur egun, Politika eta Gizarte zientzietako Katedraduna da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. The Johns Hopkins University-ko (Baltimore, AEB) Politika Publikoko irakaslea ere bada; eta han 35 urte daramatza eskolak ematen.
Nazio Batuetako, Osasunaren Mundu Erakundeko eta munduko hainbat gobernutako aholkulari izan da; Txileko Unidad Popular-eko Gobernuan, Kubako Gobernuko osasun erreforman, Suediako Gobernu Sozialdemokratan eta Espainiako Gobernu Sozialistan, esaterako.
Liburu asko argitaratutakao ere bada, eta horietako 24 hainbat hizkuntzatara itzuli dira. argitalpen guztien artean, aipatzekoak dira Hay alternativas. Propuestas para crear empleo y bienestar en España, bere azken lana, Subdesarrollo Social de España: Causas y Consecuencias, eta Neoliberalism, Globalization and Inequalities.