Aretxabaletan jende asko bildu zan plazan: Aretxabaletako ezker abertzaleko, Aralarreko eta EAko kideak izan ziren, besteak beste. Trikitilariek, musikariek eta gaitek lagunduta egin zuten ekitaldia. Amaiurren konpromisoak azaldu zituzten eta botoa eskatu zuten. Bukatzeko, ordezkari politikoek eta herritarrek zubia irudikatu zuten. Gero, gaztaina erre jana egin zuten.
Bergaran ere, herritarrek parte hartu zuten ekitaldian. Kalera, kalera abestu zuten. Lau herritarrek eskubide sozialak, nazio eskubidea, konponbidea eta autodeterminazioa aldarrikatu zituzten. Gero, Euskal Herriko ikurrak aldarrikatu zituzten ikurrin dantza eginaz. Berba egin zuten hauek: Rafa Sanchez (Aralar), Lauri Askargorta (EA) eta Amagoia Aristegi (ezker abertzalea).