Blanca Roncal senaturako sozialisten Gipuzkoako hirugarren hautagaiak esan du, PPren programa anbiguoa dela. "Denok dakigu programa anbiguoa egin dutela, mozketa proposamenak ezkutatzen dituen programa bat. Hori justifikatzeko, jasotako herentzia erabiltzen dute. Jasotako herentziarekin ezin dela besterik egin esaten badute, ez daitezela aurkeztu. Ez daukate krisian dagoen Espainia batendako konponbiderik" ean du Roncalek.
ETAk armak entregatzeko adierazi duen borondatearen inguruan hau esan du: "ETAk esatea armak entregatzeko prest dagoela, herri honekiko dituen betebeharrak burutzeko beste urrats bat da".