Antolatzaileek Espainiako Atletismo Federazioak izan duen jarrera salatu dute, eta federazioak dirua batzeko asmoz egindako proposamenak baztertu dituzte. Horrek ekarri du egutegitik kanpo geratu izana, baina horrek esan nahi du federazioaren babespean dauden atletak ez direla Donostian egongo, alegia, urtero-urtero lasterketa irabazteko borrokan ibiltzen direnak.
Alonso eta Molinero
Aurreratu moduan, horrek eragin txikia izango du gure korrikalarien artean. Iaz Imanol Molinero oñatiarra (1:08) eta Rakel Alonso arrasatearra (1:30) izan ziren azkarrenak. Eta beste datu esanguratsu bi ere utzi zituen probak, 464 debagoiendarrek amaitu zutelako proba, eta emakumezkoen parte-hartzea hazi egin zelako.
Jarraipen zabala gurean
Astelehenean Harmailatik saioan tarte berezia eskainiko diogu Behobia-Donostia maratoi erdiari, eta asteleheneko Goiena paperak ere lau orriko berezia eskainiko dio: kronika, elkarrizketak, iritziak, ibarrekoen sailkapenak...