Aretxabaletako emanaldiak izango dira Kantariko hirugarren edizio honetako azken grabazioak. Grabazioekin arratsaldeko 16:00etan hasiko gara; bai zapatuan eta baita domekan ere, eta edonor joan daiteke ikuskizunekin gozatzera. Hala ere, Arkupeko sarreran doan banatuko diren sarrerak hartu beharko dituzue Kantari ikustera joan nahi duzuenok.
Saioak telebistan eta sarean
Goienak, guztira, 8 saio ekoiztuko ditu Aretxabaleta eta Eskoriatzako artistekin; 4 zapatuan eta beste 4 domekan. Eta ondoren, Goiena telebistan emitituko ditugu saio guztiak.
Horrez gain, Kantariri buruzko informazio guztia jasotzeko aukera daukazue sarean eta telebistan ematen gabiltzan saio guzti-guztiak ere bertan jarriko ditugu ikusgai.