EAJko zerrendaburuak gurean izango dira datorren astean

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko azaroaren 10a

Hilaren 14an eta 16an etorriko dira eta Madrilgo Gorteetan egin duten jarduna jasotzen duen autobus ibiltaria ekarriko dute eurekin.

Astelehenean gurean izango dira EAJko ordezkariak: Lorea Leanizbarrutia, Senaturako Gipuzkoako zerrendaburua; Arantxa Tapia, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua; eta Joseba Egibar, GBBko presidentea etorriko dira. 11:00etan Garaia gunean egongo dira eta gero propaganda banatuko dute Oñatin (10:00-12:00) eta Arrasaten (17:-00-20:00). Eguaztenean ere propaganda banatuko dute Bergaran (16:00-20:00). Hitzordu horietako bakoitzean, jeltzaleek Madrilgo Gorteetan egindako jarduna argazki eta testigantzen bidez erakusten duen autobusa ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak