Zientzia eta teknologia gaitzat hartu dituzten kazetaritza-lanak saritu nahi dira aurten ere CAF-Elhuyar sarietan. Prentsan, irratian, telebistan edo Interneten zientziari loturiko gairen bat jorratu dutenek euskaraz, aurkeztu dezakete CAF-Elhuyar sarietara euren lana. 2.000 euroko saria jasoko du 2011n argitaratutako edo emititutako zientzia-kazetaritzako lan onenak. Lanak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 27ra arte dago zabalik. Sariketaren web-orrian aurkituko duzu informazio guztia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.