Aldundiak iragarri duen fiskalitate eta aurrekontu arauen aldaketetako bat da honakoa. 2012ko Aurrekontuen Foru Arauaren Proiektuak, bederatzigarren xedapen gehigarriaren bitartez, aldatu egingo du 15/1994 Foru Araua, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoa arautzen duena.
Hala, aldaketaren bitartez, 2012rako, UFFFaren zenbatekoa zehazterakoan erabiliko den portzentajea %57,0tik %57,5era pasako da. Aldaketaren ondorioz, Gipuzkoako udalek 3,5 milioi euro gehiago jasoko dute 2012an. Martin Garitano ahaldun nagusiak iragarri zuena bete egingo da horrela.
Araua ere Interneten zintzilikatu du Foru Aldundiak, hemen.