Jardunaldi gastronomikoak, bisita bereziak eta San Milixan feria asteburuan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 9a

Debagoieneko IX. Jardunaldi Gastronomikoen barruan, oraingo asteburuan ere aurreikusi dituzte bisita gidatuak, dastaketak, azokak… Halere, Mankomunitatetik ohartarazi dute aldez aurretik izena eman behar dela parte hartzeko.

Hauxe da egitaraua:

Zapatua, 12:

  • 11:00etan. Aretxabaletako Mendibitzu baserri ekologikora bisita gidatua.
  • 11:00etan. Gomiztegi baserrira bisita: artzaintzaren historia eta esnekien dastaketa (Idiazabal gazta, gazta urdina…).

Domeka 13:

  • 11:00etan. Gomiztegi baserrira bisita eta artzain txakurren erakustaldia. Esnekien dastaketa egiten da.
  • Gainera, Leintz Gatzagako Gatz Museoa eta Iturriko gatza mahaian gozo. Jakion, Debagoiena eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza enpresa eta Gatz Museora bisita. Produktuak dastatzen dira.
  • Leintz Gatzagan: San Millixan azoka.
  • Beste bisita batzuk: Oñatiko Arrikrutz kobak, Arantzazuko Santutegia,….
  • Horretaz gain, Etxeaundi, Goiko Benta, Hamalau, Hilarion, Lasa, Maialde Landetxea (Hotel Elgeta), Santa Ana, Soraluze eta Zumelaga jatetxeak eskainitako menu bereziak. Menu guztietan, bertako eta garaiko produktuak: onddoak eta Debagoieneko odolostea.

Informazio gehiago: Debagoieneko Mankomunitatea. Turismoa. 943 79 64 63.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak