Mondragon Unibertsitateak eta Confesalek (Espainiako Lan Elkarteen Enpresa Konfederazioa) gizartearekin arduratsuak diren enpresa-ereduak ikertzeko hitzarmena sinatu dute.
Enpresaren kudeaketan, emaitzetan zein kapitalean langileen partehartzea bultzatzea, eta giza ikuspuntutik ingurunearen bizi kalitatean era positiboan indarra egitea dira gizartearekin arduratsuak diren enpresen ezaugarriak. Eta horren adibide dira lan-sozietateak.
Bada, marko horretan sinatu zuten hitzarmena, eguaztenean, Enpresagintza fakultatean Lander Beloki MUko Enpresagintzako dekanoak eta Jose Maria Algora Confesaleko presidenteak
Indarrak batuta
Lankidetza hitzarmen horrekin indarrak batu dituzte eta adostu dute ikerketaren lehentasuna izango dela Langileen partehartzea enpresan/Langileek parte hartzen duten enpresak. Hala, bi aldeek adostu dute langileen artean partehartzea bultzatzea, nazio zein nazioarte mailan. Hitzarmenak izaera mugagabea du eta elkarrekin egingo dituzten ikerketa lanez gain, zabalpen artikuluak, monografiak... elkarrekin egitea ere aurreikusten du