Uholdeek kaltetutako bezeroei lagunduko die Lagun Arok

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 9a

Mondragon Korporazioko Lagun Aro aseguru kooperatibak izan berri diren uholdeek kaltetutakoei laguntzeko protokolo bat martxan ipini du.

Azaroaren 4an euriteak hasi zirenetik, Lagun Aro Aseguruek ekintza protokolo bat indarrean izan dute, bere bezeroei kalteak konpontzen laguntzeko.

Kalte horien zati bat Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioak hartuko du bere gain. Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren mende dago erakunde hori, eta kalteengatik diru-ordainak ematen ditu, baldintza jakin batzuk betetzen direnean. Beste zatia aseguru-enpresak hartuko du bere gain.

Irizpide orokorra hau da: euriak eta haizeak egindako kalteak kontsortzioaren ardura izango dira, euria behetik gora sartu denean; aseguru-enpresaren ardura izango dira ura goitik behera sartu denean.

Lagun Aroko bezero baten kasua kontsortzioarena dela kontsideratzen denean, Lagun Arok emango dio informazioa kontsortzioarekin tramiteak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak