Beste esaldi batzuk:
Eneko Andueza: "ETA desagertu egin behar da, barkamena eskatu behar du eta denon artean bakerako gune bat eraiki behar dugu".
Juana Bengoetxea: "Barkamena kontu pertsonala da; hemen behar dugu justizia. Bestetik, gorroto arazoa dugu hemen, albokoa etsai bihurtu dugu eta horrekin amaitu behar dugu elkarbizitzarako".
Arantza Tapia: "ETAk ibilbide luzea egin behar du, baita Estatuak ere. Biktima guztien erreparazioa, bizikidetza, behar dugu, baina horrekin batera normalizazio politikoa".
Arantza Tapia: "Herri honen arazo politikoa ez da amaitu, jarraitu behar dugu, zintzoki, normalizazio politikoa lortu arte, Herri hau existitzen delako eta denon onartu behar dugulako".
Maite Aristegi: "Estatuak ere biolentziarekin amaitu behar du. Estatu ez demokratiko bat dugu, hori da arazoa. Hemen ez dago gorrotorik, gure ezberdin pentsatzen dutenak ez ditugu etsaitzat".
Eneko Andueza: "Bizkartzainekin bizi izan behar dut 24 urte nituenetik. Maite, Madrilera zoazenean normal bizi ahal izango zara!".
Eneko Andueza: "GALen, Batallon Vasco Españolen, ETAren eta beste guztien biolentzia gaitzetsi egin dut beti. Noizko zuek ETAren gaitzespena, Maite?".
Maite Aristegi: "Gaitzespena etorriko da bere momentuan, Gernikako Akordioan jasota dugu".
Juana Bengoetxea: "Duela lau urte, Euskal Herriko edozein tokitara joan eta nire iritzia libreki azaltzea posible zela uste duzue? Bai, zera!".
Maite Artistegi: "Aurrera begiratu behar dugu".
Juana Bengoetxea: "Historia ahazten badugu, berriro errepika daiteke, ezin dugu gertatutakoa ahaztu".
Arantza Tapia: "Argi dago gure lana zein izan den, Herri honen alde azkeneko 35 urteotan zer egin dugun; ez gara apurrak kudeatzen ibili bakarrik".
Eneko Andueza: "Bi urtetan 3 milioi lanpostu sortuko ditugula ez goaz esatera, PPko Gonzalez Ponsek esan duen moduan. Lan egingo dugu gogor, zerga politikaren erreforma zorrotza bultzatuko dugu, iruzurraren aurka ariko gara, berdintasunaren alde lan egingo dugu…".
Juana Bengoetxea: "PPk irabazten badu, horixe ez dela amaituko ongizate estatua. Hori diote sozialista gizajoek eta haiek murriztu dituzte oinarrizko eskubideak azkeneko urteotan".