Basque Culinary Centerrek profesionalentzako eskaintza zabala prestatu du

Maider Arregi 2011ko azaroaren 8a

60 ikastaro eta 80 hitzaldi eskainiko ditu Basque Culinary Centerrek. Gastronomia sektoreko profesionalentzako etengabeko prestakuntza kualifikatua eskaintzea da helburua. Horretarako, arlo bakoitzean aditu ospetsuek hitzaldia emango dute.

Profesionalentzako prestakuntza bederatzi atal handitan banatzen da: Master Class-a, nazioartean ospetsuak diren chef edo sukaldari-buruekin; produktua eta sukalde-aplikazioak; pastelgintza eta gozogintza; sukaldaritza-teknikak; aretoa eta bezeroarekiko arreta; sukaldaritza-kudeaketa; dastatzea eta sumilleria; elikagaien industria; eta pintxoaren mundua, parrilla, otoruntzak eta gertakariak.

Master Classen arloan, nazioartean ospetsuak diren sukaldariek emango dituzte ikastaroak, hala nola Massimo Botturao, Pascal Barbot, Joan Roca, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Xabier Pellicer sukaldariek, azkenak Santi Santamariaren omenez.

Aurten izango diren berritasunen artean, Nuevas miradas, rompiendo esquemas jardunaldia izango da. Baita gazte talentuentzako gastronomia-jaialdia ere, International Omnivore Food-ekin lankidetzan egingo dena.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak