Hauteskundeen gaineko debatea Goienan telebistan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 8a

Hauteskundeen gaineko mahai-ingurua eskainiko du gaur gauean Goiena telebistak. 20:45ean eta 22:45ean ikusi ahal izango duzue. Lau hautagai berbeta-lehian: Maite Aristegi (Amaiur), Arantza Tapia (EAJ), Eneko Andueza (PSE-EE) eta Juana Bengoetxea (PP). Laurak ere azaroaren 20ko Espainiako Gorteetarako hautagaiak. Ordubeteko saioa, Goiatz Aranak aurkeztuta.

Ekonomia, autogobernua, bakegintza, normalizazio politikoa, ongizate estatua, azpiegiturak edota hauteskundeetara begira argitara eman diren boto intentzioaren gaineko inkestak izango dituzte hizketa gai, besteak beste.

Mahai-inguruan jasotakoak bilduta, erreportajea eskainiko du Goiena paperak egubakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak