Etorkizuneko euskal argazkilarien erakusketan lau debagoiendarren lanak daude

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko azaroaren 8a

Debagoienako lau argazkilariren lanak Donostiako Photogune tailer-laborategian zabaldu duten Starker erakusketan ikusgai daude. Bergarako Nekane Lazkano eta Dani Gartzia, Oñatiko Itziar Bastarrika eta Eskoriatzako Irati Aguado dira argazkilariak. Erakusketak Gipuzkoako 10 artisten argazkiak jasotzen ditu, denak belaunaldi berriko artistak. Ez dute gairik adostu, sormen lanak dira, etorkizuneko euskal argazkilarien lanak. Hilaren 18ra arte egongo da zabalik erakusketa, Donostiako Aldakoneako 6.ean (Egia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak