Komunikazioa erakundeetan aditu titulua sortu du MUk Eskoriatzan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko azaroaren 8a

2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Prezioa da 2.800 euro.

Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadun berriei. Zortzi hilabete iraungo du, eta erabat praktikoa izango da. Matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.

Aditu tituluaren helburua da ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan duten eragina eta prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Zuzenduta dago, bestalde, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere komunikazioan.

Aditu titulu hori urte batean euskaraz emango da, eta hurrengoan, gaztelaniaz. Hasteko, lehenengo edizio hau euskaraz abiatuko da. 2012ko urtarrilaren 12an hasiko da, eta 8 hilabete iraungo du. 2012ko irailaren 27an amaituko da, ikasleek egindako proiektuak aurkeztu eta gero. Argibideak hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak