Sarrerak erosteko moduak
Internetez: www.gpuntua.com gunean.
Gipuzkoako hainbat herritako ohiko saltokietan: saltoki hauetan sarrera arruntak soilik salduko dira (bazkide eta gaztetxoek internetez erosi beharko dute). Gure herrietan ondoko saltokietan egongo dira salgai:
- Antzuola: Surpe Taberna
- Aretxabaleta: Loramendi Euskara elkartea
- Arrasate: Irati eta Montte tabernetan
- Bergara: Jardun Kultur Elkartea
- Oñati: Kultur Etxean
Saioetan: azaroaren 26tik abenduaren 4ra jokatuko diren hiru finalaurrekoetan (Arrasate, Tolosa, Hernani) salduko dira Gpuntua-Denda txokoan.
Sarreren prezioak
Sarreren prezioak honokoak dira:
- Arrunta: 18 euro.
- Bazkidea: 12 euro.
- Gaztetxoak (16 urtetik beherakoak): 8 euro.
Talde antolatzaileak gomendioa egin die finalera joatekoak diren bertsozaleei sarrerak ahalik eta azkarren erosteko, azken egunetan sarrerarik gabe geratzeko arriskua ekidite aldera.