Krisiari aurre egiteko burujabetza politikoa eta ekonomikoa aldarrikatu ditu LABek

Mirian Biteri 2011ko azaroaren 7a

Krisi ekonomikoari aurre egiteko orain arte hartutako neurriak "gezurrak eta ezer berririk ekartzen ez dutenak" direla salatu du LAB sindikatuak. "Krisialdiaren aitzakiarekin langileak estutu eta zigortzen aritu dira". Horren aurrean, Euskal Herriak "bestelako alternatiba" behar duela esan du LABek. "Boterea berreskuratzeko burujabetza politiko eta ekonomikoa behar dugu". Guzti horregatik, hileon Gezurtiak kanpaina jarri du abian LABek.

2008ko ekainean krisia heldu zenetik hona hartu diren erabakiek ezer onik ez dutela ekarri dio sindikatuak. "Langileriari etengabeko murrizketak, langabezia eta lan baldintzak okertzea ekarri die erabaki horiek. Ezer berririk ez digute ekarri eta langileon egoera ez da ezer aldatu".

Bide beretik, egoerari buelta emateko orain arte mahai gainean jarri diren alternatibak edota irtenbideak "gezurrak" izan direla dio LABek. "Eskubide laboralak zapaldu, gastu soziala murriztu, diru publikoa bankuei oparitu, hezkuntza, osasuna et apentsioak pribatizatu,… Sistemak sartu gaituen zulotik ateratzeko balio ez duten errezetak eskaini dizkigute ". Irakurketa horren aurrean, sindikatuak "alternatiba bideragarrien" alde egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak