4 orduko ikastaroak
Ikastaroaren edukia hiru modulutan egituratzen da: zentratzea, pertsonalizatzea eta gizarteratzea. Modulu horietako bakoitzak hitzaldia, solasaldia eta bakarka zein taldeka egiten diren lan osagarriak izaten ditu. Lehenengo moduluak, zentratzea, lau abiapuntu definitzen ditu: pertsona, gatazka, berradiskidetzea eta pedagogia.
Bigarren moduluak, pertsonalizatzea, berradiskidetzearen gaia ukitzen du ikuspegi pertsonal batetik, lehen pertsonetik begiratuta. Horretarako, Bizizikasi pedagogiaren erreferentziak eskaintzen ditu.
Hirugarren modulua, gizarteratzea, berradiskidetzearen elkarrekintzaz aritzen da, partekatu behar diren oinarri edo premisa etikoetaz, hain zuzen. Solasaldietan, ikastaroak oso parte-hartze ona eta altua izan zuen. Saioa amaitzean, ikasle bakoitzak ebaluazio-galdeketa idatzi bati erantzun zion. Ebaluazio horren kalifikazio guztien batezbestekoa 8,9koa izan zen; gehienek bikain bat eman ziotelarik.
Lehenengo formazio-saio horri buruz Baketik-ek egiten duen ebaluazioa oso positiboa da, lortu nahi zituen helburuei ongi erantzuten baitie eta parte-hartzaileak asebete baititu. Horrez gain, berretsi ahal izan da (1) ikastaroaren egitura eta edukiak egokiak direla, (2)
planteamendu dinamikoa duela eta (3) gaien kateatzea lortzen duela interes didaktikoa duen tentsio onarekin.
Datozen ikastaroak
Froga pilotutzat har zitekeen lehendabiziko saio honetan lortutako datuek formazio proposamena intentsitate osoz sendotzera, sustatzera eta zabaltzera bultzatzen du Baketik hurrengo hilabeteetan. Epe motzean, berehalakoena hurrengo hiru asteburutako ikastaroak
dira:
-Azaroak 12, larunbata, 9.30etik 13.30era.
-Azaroak 19, larunbata, 9.30etik 13.00etara eta 15.00etatik 17.30era.
-Azaroak 25, ostirala; 9.30etik 13.30era.