Emakumeen bigarren saskibaloi topaketa domekan

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 4a

Eskoriatza Kirol Elkarteko saskibaloi sailak saski eskolaren bigarren topaketa egingo du domekan, azaroak 6, Arrasaten. Deialdia 2000 eta 2003 urte bitartean jaiotako Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko neskei zuzenduta dago. Bigarren topaketa hau Arrasateko Musakola kiroldegian izango da.

Orduari dagokionez, esan, bi orduko saioa izango dela: 10:00etatik 12:00ak arte. Antolatzaileek bertaratuko diren neskei gogorarazi nahi die karnet tamainuko argazkia eraman behar dutela eta koordinatzaileari eman; argazki horrek balioko du nesken jarraipen fitxa bat egiteko; horrekin batera, lehen topaketan emandako gurasoen baimen orria ere beteta eramatea eskatzen da; lehen aldiz topaketara doazenek eta baimenaren paperik ez dutenek domekan bertan emango zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak