Janire Rivera hezur-muina nork emango zain dago

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko azaroaren 4a

31 urteko gazteak duela lau urte diagnostikatutako hezur-muineko aplasia du. Hezur-muin transplantea da sendatzeko duen aurera bakarra.

Hezur-muineko aplasia du Janire Rivera 31 urteko Bilboko gazteak, duela lau urte diagnostikatuta. Horren ondorioz, odoleko zelula guztiak sortzeaz arduratzen diren hezur-muineko zelula amak desagertu egiten zaizkio. Haren organismoak ez du globulu gorri ez zuri nahikorik sortzen, ezta plaketarik ere. Hori horrela, oso erraz nekatzen da, palpitazioak ditu eta zorabioak eta buruko minak izaten ditu. Odol jarioak ere izaten ditu, infekzioak izateko arriskua dauka –gibel eta giltzurrunetakoak, esaterako–, eta baita leuzemia izatekoa ere. Ondorioz, ezin du bizimodu normalik egin; ezin du lanik egin, kirolik egin...

Aukera bakarra, transplantea

Hezur-muin transplantea da Rivera sendatzeko aukera bakarra: "Diagnostikatu zidatenean, tratamendu immunosupresorea egin zidaten eta kasuen %80an funtzionatzen du, baina nirean ez". Oraindik ez du emaile bateragarririk aurkitu eta horregatik hara eta hona dihardu emaile egingo diren pertsonen bila: "Eta mutil-laguna oñatiarra izanda, Debagoienera ere etorri naiz" dio. Izan ere, "hezur-muin emaile gutxi dago". Interesatuek Gipuzkoako transplanteen koordinazio bulegora dei dezakete: 943 00 70 00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak