Epeleko instalazioak datozen hilabeteetan egiten hasi eta urtebeteko epean egongo lirateke prest eta, hori eginda, zabor bilketa sistema berriari ekingo liokete udalerriek. Debagoieneko alkate eta zinegotziek atzo Azpeitiako Lapatxeko konpostai instalazioetara eginiko bisita eta gero jakitera emandakoa da hori. Aurreko Mankomunitateko lantaldeen asmoen arabera, bilketa sistema berrian sartzen hurrengoak Bergara eta Elgeta izango lirateke baina hori ere alda daiteke eta Oñatik aurrea hartu.