Herrika, Arrasaten eta Eskoriatzan izan ezik, gainerako toki denetan egin du behera lanik gabeko pertsona kopuruak:
- Antzuolan: urrian 77 langabe zeuden, irailean 90.
- Aretxabaletan: urrian 275, irailean 289.
- Arrasaten: urrian 1.268, irailean 1.245.
- Bergaran: urrian 716, irailean 732.
- Elgetan: urrian 31, irailean 39.
- Eskoriatzan: urrian 187, irailean 179.
- Leintz-Gatzagan: urrian 4, irailean 5.
- Oñatin: urrian 315, irailean 325.
Urteko bilakaerari begiratuta, azken bost hilabeteak hobeak izan dira lehenak baino: urtarriletik maiatzera arteko langabezia tasek 3.000 laguneko muga gainditu zuten, ez horrela ekainetik gaur artekoek.
Aurtengo urria iazkoarekin alderatuta berriz, datuek erakusten dute orduan baino hobeto gaudela orain: duela urtebete baino 145 langabe gutxiago daude gaur Debagoienean.
Hego Euskal Herrian, orokorrean, egoerak okerrera egin du, izan ere, langabeziak gora egin du berriz ere; irailarekin alderatuta, urri bukaeran 2.848 lagun gehiago zeuden lan barik.