Industria produkzioa %0,6 hazi da irailean

Leire Kortabarria 2011ko azaroaren 3a

Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, EAEko industria-produkzioa %0,6 hazi da 2011ko irailean, 2010eko hilabete berarekin alderatuta. 2011ko abuztuaren aldean, berriz, %0,6 murriztu da, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko iraileko indizearen eta 2010eko iraileko indizearen bilakaeren artean aldeak eman dira sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %11,6 handitu dira, tarteko ondasunak %2,0 txikitu dira eta kontsumo-ondasun guztiak %1,8 txikitu dira, batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek behera egin dutelako (%9,5) nahiz eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 0,5 hazi. Energiak % 13,2 egin du behera.

Murrizketa sektore gehienetan

2011ko iraileko hilabete arteko bilakaera (2011ko abuztuaren aldean) bestelakoa izan da industriako sektore nagusietan. Ekipamenduko ondasunak %1,1 handitu dira baina tarteko ondasunak %2,1 murriztu dira eta energia %1,7 murriztu da. Kontsumo-ondasun guztiek %0,2 egin dute behera, kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,7 txikitu arren kontsumo-ondasun ez iraunkorrek % 2,2 egin dutelako gora.

2011ko irailean (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak garraio materiala eta makineria eta ekipoa izan dira, %21,3 eta %13,9ko tasekin hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak