Eroski Fundazioaren eta Espainiako Janari Bankuen Federazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez egiten dira janariak biltzeko kanpaina hauek. 10 urte daroatzate lankidetzan.
Aurreko 28 kanpainetan, Eroski Fundazioak, eta ekimen honetan parte hartu duten kontsumitzaileek, dagoeneko, 5.000.000 kilo elikagai eman dituzte. Elikagai horiek hainbat Janari Bankutara eramaten dira, pertsona behartsuekin lan egiten duten kolektiboetan eta elkarteetan banatzeko.
Kontsumitzaileek Janari Bankuarekin duten konpromiso hori, kontsumitzaile solidarioek saltoki bakoitzean emandako janari kilo guztien beste %20 gehiago jarriz berresten du Eroski Fundazioak.
Hori dela eta, Arrasaten bakarrik, azken 8 urteotan, Eroski Fundazioak, kontsumitzaileekin bat eginez, 37.270 kilo elikagai eman dio Gipuzkoako Janari Bankuari.
Janari Bankuen Federazioa
Duela 13 urtez geroztik, Eroskirekin lankidetza-akordioak sinatuak dituen Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak Espainia osoan zehar barreiatutako berrogeita hamar bat banku ordezkatzen ditu. Elikagai Bankuak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, boluntarioekin osatutakoak, ongintza-erakunde desberdinen alde elikagaiak batu, bildu eta banatzea helburu dutenak. Erakunde horrek, gaur egun, federazioa osatzen duten 52 elikagai-bankuen bidez, zerbitzua ematen die 6.556 ongintza erakunderi, eta 884.995 pertsona baliatzen dira guztira laguntza horretaz.
Eroskiren konpromisoa
Duela 42 urtetik hona, Eroskiren mozkinen %10 gizarte-erantzukizun korporatiboko ekimenetara bideratzen da. Eroski Fundazioaren jarduketa-ardatz nagusietan (kontsumitzailea informatzean, garapen iraunkorra sustatzean eta solidaritatean) oinarrituz: kontsumitzaileen aldeko kanpainak sustatzen dira, dibulgazio-kanpainak antolatzen dira, aldizkariak eta gidaliburuak argitaratzen dira, Hirugarren Munduari laguntzeko antolakundeei diru-laguntzak ematen dira, janari-edariak biltzeko kanpainak sustatzen dira, Produktua Entregatzeko Programa egiten da, Boluntariotza Programa Korporatiboa eskainiz, etab.