10:45ean gertatu da istripua Kanpazarren, Bizkaiko eremuan. Bi kamioik eta auto batek elkar jo dute eta pertsona bat autoan harrapatuta geratu da. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera bi pertsona zaurituta eraman dituzte Galdakaoko ospitalera. Momentu hauetan, oraindik, Arrasateko noranzkoa itxita dago eta ertzainak txandaka ari dira autoei paso ematen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.