Aretxabaletan, honakoak dira ordutegiak: gaur, astelehena, 19:00etan izango da San Migel parrokian; eta bihar, Domu Santu eguna, domekako ordutegia izango dute mezek: hain justu, 09:00etan monasterioan eta 11:30ean parrokian. Bestalde, etzi, eguaztena, hildakoen egunarekin batera, horiek aldeko mezak egingo dituzte 09:00etan Agustindarren monasterioan eta 19:00etan parrokian.
Eskoriatzan ere hainbat elizkizun egingo dute eguaztena bitartean. Gaur, astelehena, hitzordu bikoitza dago: 18:00etan herriko zaharren egoitzan, eta 19:00etan San Pedro parrokian. Horretaz gainera, bihar, martitzena, 12:30ean egingo dute meza parrokian eta etzi, eguaztena, 19:00etan toki berean.