Gaztemaniak! Gipuzkoako bost udalen -Donostia, Arrasate, Hondarribia, Oñati eta Zarautz- arteko musika programa da; urtero hitzarmen baten bitartez eguneratzen dena.
Hamahiru kontzertu
Gaztemaniak!-eko antolatzaileek diote kontzertuen programazioa 20 eta 30 urte bitarteko entzuleei zuzendua dagoela eta emanaldiak antolatzerako orduan kontuan hartzen dituztela proposamen minoritarioak, ausartak eta ezberdinak. Guztira, hamahiru kontzertu daude programatuta: bost Donostian, bi Arrasaten, bi Hondarribian, bi Oñatin eta beste bi Zarautzen. Azaroaren 5ean izango da Oñatiko kontzertua; Electric Boys eta Jukebox taldeak arituko dira bertan. Arrasaten bestalde, azaroaren 25ean joko dute Lac La Belle taldeak eta, Xabi eta Pettik.