Bi dokumentuak jaisteko modua dago www.gipuzkoa.net/ogasuna atarian, "Zergak" epigrafean.
Bi zergen gaineko dokumentuak hauek dira: PFEZ aldatzeko tramitazio bidean dagoen arauaren aurreproiektua -"ekitatea lortzeko bidean" jartzen duena, Ogasunaren hitzetan-; horrek beste neurri tributario batzuk ere arautzen ditu. Bigarrena Ondarearen Zerga berriz ezartzen duen arau aurreproiektua da.
Jendaurreko informazioaren bukaera data azaroaren 21a izango da.