Urtero Ternuak Mundumirari laguntzen dio, eta jai honetan saltzen den elastiko ofizial bakoitzetik hiru euro garapenerako bidean dagoen herrialde baten aldeko proiektua aurrez aurkeztu duten bertako GKE batzuei ematen zaie. Aurten, aukeratutako proiektuak honako GKE hauenak izan dira: Salmenta Solidarioa (Arrasate), Gujerat-en (India) Nana Kantari eskola handitzeko lanak burutzen ari dena; Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas (Eskoriatza) delakoa, dheni-en proiektua burutzeko, microkreditoen antzeko laguntza sistema, Querétaro (Chiapas, México) eskualdeko 9 komunitate indigenen artean; eta azkenik Bulumba (Oñati eta Durango), zeina dirua Jinotegan (Nicaragua) murritza psikiko, fisiko eta sentsorial duten pertsonak eta abusu sexualak jaso dituzte adingabeendako hiru arreta-etxe mantentzeko.
Ternuaren izenean, Markel Madinabeitiak txekeak eman zizkion Elisa Maiztegi (Salmenta Solidarioa), Iurre Romaratezabala (Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas) eta Amaia Goitiari (Bubulum), Mundumiraren izenean, Ana Heriz, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo teknikaria, bertan zen.