Ekonomia eta Ogasun sailburua, Carlos Agirre, eta Jaurlaritzako bozeramalea, Idoia Agirre, komunikabideen aurrean agertu dira aurrekontuen lege-proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Agirrek esan duenez, lege hori "legegintzaldiko zailena" da.
Laguntza sozialak horren isla izango dira, izan ere, onuradun bakoitzak 524 euro jasoko ditu, oraingo 584en partez. "2012a urte zaila izango da eta jende gehiagok eskatuko ditu laguntza horiek", esan die Carlos Agirrek kazetariei. Oro har, gizarte gastuetarako aurtengo diru kopuru berbera izango da: 280 milioi euro.
Lehendakaritza eta Etxebizitza ez beste sail guztiek diru gutxiago jasoko dute.
Barne Sailak %6,7 gutxiago jasoko du. Kontuan hartu behar da mehatxupekoen babeserako diru-partida %56 txikiagoa izango dela.