IAren abesti ofiziala
Danbakako laugarren edizioko irabazlea da Xarma –Ondarroa, Donostia eta Berrizko musikariek osatzen dute taldea–.
Nabarmendu behar da diskoan sartu duten bi abesti beste bilduma batzuetan ere argitaratuko dituztela: Libre abestia Ikasle Abertzaleak-en 2011ko kantu ofiziala da; eta, Isiltasun hautsia Intxorta 1937 kultur elkartearendako egindakoa da. Barandiaranek dio Xarmaren bi alderdiak uztartzen dituela diskoak: "Alde gogorra batetik eta melodia eta ahots erregistro bereziak bestetik".
Xarmak Eskoriatzan egingo du diskoaren aurkezpen ofiziala: barikuan, 19:00etan Inkernu tabernan izango da.