100 km/h haizeteak espero dira

Maider Arregi 2011ko urriaren 25a

Herrisaingo Sailak haizeguneetarako abisu horia eman du. Haize-bolada maximoak 100 km/h-koak izan daitezke haizeguneetan; eta 80 km/h-koak haizeguneak ez diren lekuetan. Jarraian, Euskalmet agentziak egindako iragarpena datozen egunetarako:

Martitzena, 25

Zerua hodeitsu egongo da, bereziki kantauri isurialdean, eta kostaldean zaparrada txikiak eta trumoitsuak botatzeko probabilitatea txikia da. Arratsaldean atertu, hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Mendebal/hego-mendebaldeko haize ahul- bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira.


- Haizea: Haize-bolada maximoa >= 100 km/h haizeguneetan
- Haizea: Haize-bolada maximoa >= 80 km/h haizeguneak ez diren lekuetan

Eguaztena, 26

Zerua erdi mailako hodeien eta goi-hodeien tarteekin egongo da. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da eta zaparrada txikiak botatzeko probabilitatea handia da, gauean eta barnealdean ertainak izateko probabilitatea txikia da. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan; eguerdian indartu egingo da, tarte gogorrekin eta bolada oso gogorrekin, bereziki gauean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

- Haizeari dagokion abisu horia haizeguneetan 14tik 24ra (ordu lokala). Hego-osagaiko
haize boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute, bereziki mendi
inguruetan.
- Haizeari dagokion abisu horia haizeguneak ez diren lekuetan 14tik 24ra (ordu lokala).
Hego-osagaiko haize boladak haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h ingurukoak izango
dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak