Ohorezko gazte mailan, oilarren artean Bergara oilarrena

Xabier Urtzelai 2011ko urriaren 23a

Ohorezko gazte mailan sailkapenean ehenengo eta bigarrena zein baino zein gehiago izan ziren zapatu arratsaldean, Bergara eta Aloña Mendi. Eta bi taldeetako aulkietan aspaldiko ezagunak: Aitor Orueta eta Manu Diaz. Baina ez, ez zen preferenteko derbi bat, ohorezko gazte mailakoa, baizik. Hala, bigarren zatian hobeto jokatuta Bergararendako izan zen garaipena, 2-0.

Ipintzara gerturatu ziren zaleek bigarren zati txukuna ikusi zuten, lehenengoan indarrak oso parean egon zirelako, eta jokoa trabatuegia izan zelako.
Bigarrenean, baina, Bergara gehiago izan zen. 55. minutuan Bergarak eman zuten lehen abisua baloia langara botata. Bost minutura, baina, Sanchez oso argi ibili zen area barruan buruz Bergararen 1-0ekoa egiteko. Markagailuan aurretik, mahoneroak ez ziren konforme geratu. Hala, bikain ateratako falta baten ondorioz –gol erdi– Asier kapitainak maila bereko errematea egin zuen buruz, eta Aloñako atezainak ezin izan zuen ezer egin 2-0ekoa eragozteko. Egon ziren beste pare bat aukera, Vallejoren jaurtiketa area kanpotik, beste erremate bat langara... Kategoriaz jaitsi izanagatik behera etorri barik, zazpigarren garaipena jarraian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak