ETAren amaiera egunkarietako azaletan

Jon Berezibar 2011ko urriaren 21a

Amaiera, bukaera; horixe hitza, hainbat hizkuntzatan eta behin eta berriz irakurri dezakeguna. Euskal Herrian argitaratzen diren egunakarietan oso gutxitan ikusi ohi ditugun azal motak daude gaurkoan. Normalean diseinu aldetik oso kontserbadoreak diren egunkariek ohiko itxura aldatu eta portada ikusgarriekin etorri dira gaurkoan.



Noticias taldeko egunkariak eta El Diario Vascok txuri utzi dute portada, argazki barik eta erdian handi eta hizki beltzetz FIN hitza, Diairo de Noticiasen diote amaiera ala ia amaiera dela eta El Diairo Vascon itxaropenerako eguna izan zela atzokoa eta mugatzen da esatera ETAk indarkeriaren amaiera iragarri duela.

El Correon handiz idatzi dute eta harridura ikurrekin ¡Azkenean!, egun historikoa dela esanda. Portadan azpimarratzen dute 858 pertsona hil dituela ETAk.

Bitxia da, baita ere, Berrian aurkitu duguna, portadara agiria ekarri baitute eta baita ere agiria jaso zuten pendrivea, ETAk bidalitakoa. “ETAk armak utzi ditu” da Berriaren titular nagusia.

Garak, bere aldetik, azal bikoitza argitaratu du gaurkoan, azala eta kontrazala, biak hartzen dituena. Portadan Zapateroren eta Iñigo Urkulluren hitzak ere nabarmendu dituzte.

Deiari dagokionez, Bakean, horixe portada osoa hartzen duen berba, besterik ez.

Le journal du Pays Basquei dagokionez, azal osoa emanda, ETAk ekintza armatuei utzi diela esaten dute. Sud-Ouest egunkariak ere antzera jokatu du.

Espainiako egunkarietan ere azal osoa hartzen du ETAren iragarpenak. ABC egunkariak iragarpena egin zuten bi ETAkideren argazki handia sartu eta azpimarratzen du ETA ez dela desegin  eta armak ere ez dituela entregatu. La Razón egunkarian ere ETAk jarduera eten bai baina armak ez dituela entregatu, horixe nabarmentzen dute. Kontrazalean Miguel Ángel Blancoren irudi handia ikus dezakegu eta diote ez dutela ahaztu, ezta ahaztuko ere.

El Mundoren titular nagusia ere oso esangusatsua da ze diote ETAk hilketez harro jarraitzen duela eta eta Gobernuari negoziatzeko deia egin diola. Hiru ETAkideen irudia, ezker besoa altxatuta, hori jaso dute irudi moduan.

El Paisen terrorea amaiatu dela diote baina irudi nagusia ETAkideena barik Gadaffiren gorpuari dagokio. Atzoko beste gai nagusietako bat.

Público egunkariak ohikoa du azal ikusgarriekin ateratzea eta gaurkoan azala guztiz gorria da eta Agur, ETA, horixe idatzi dute portadan.

Nazioartean, azkenik, azal nagusietan ez da ageri gaia. Bakarrik The Irish Times Irlandako egunkarian, ETAren iragarpena jasiotzen dute azalean labur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak