Eusko Ganberak: "Euskadirendako albiste onena da"

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 21a

Eusko Ganberek pozik hartu dute ETAren adierazpena. "Euskadirendako albiste onena da", esan dute agiri baten bidez.

Euskadiko komertzio ganberen iritziz, "jarduera armatua uztea da, duda barik, euskal gizarteak nahi zuen eta 50 urtean zain egon den albistea". Urte horietan guztietan, gogorarazten dute, "behin eta berriz exijitu" dute Ganberek "biolentziaren bukaera, bere adierazpen guztietan", eta "bakearekiko konpromisoa" berretsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak