Gipuzkoan 3.600 langabe gutxiago dago

Leire Kortabarria 2011ko urriaren 20a

Gipuzkoan 3.600 langabe gutxiago egon da urteko hirugarren hiruhilekoan, eta langabezia tasa %7,5an geratu da, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu onena izan du Gipuzkoak. Euskadi osoan, bigarren hiruhilekotik hirugarrenera, kopuru netotan, 4.600 enplegudun gutxiago egon da (-%0,5), eta 3.500 langabe gutxiago; langabezia tasa %10,6 izan da, bigarren hiruhilekoa baino hobea, hortaz.

Araban, 10.800 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 900 gutxiago, eta langabezia tasa %6,9 izan da; Bizkaian 1.000 langabe gehiago egon da, eta %13,5eko langabezia tasa izan du.

Informazio gehiago, Eustaten webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak