Espainiako hauteskundeetako egutegiari begiratuz, gaurtik azaroaren 20ra bitartean:
- Zapatutik, urriak 22, datorren eguaztena, urriak 26, bitartean egingo dituzte hautes mahaietako kideen zozketak (Arrasaten, 24an 10:00etan; Oñatin, 22an 10:00etan; Aretxabaletan, 24an 18:00etan; Eskoriatzan eta Aramaion, 26an 19:00etan; Bergaran, 26an 08:00etan; Elgetan 26an 19:00etan).
- Urriaren 25ean argitaratuko dituzte Espainiako Aldizkari Ofizialean hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdien behin betiko zerrendak.
- Azaroaren 4tik 18ra izango da hauteskunde kanpaina.
- Botoa postaz emateko eskakizunak azaroaren 10era arte egin daitezke eta botoa bera urriaren 31tik azaroaren 16ra bidali daiteke postaz.
- Azkenik, Espainiako hauteskundeak azaroaren 20an egingo dituzte.