Dibulgazio–artikulu originalen kategorian, 2.000 €-ko bi sari emango zaizkie inoiz argitaratu gabeko dibulgazio-artikuluei; bata dibulgazio-artikulu orokorrei dagokiena, eta bestea egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio- artikuluari dagokiona.
Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioaren kategorian, 5.000 €-ko sari bat izango da gazteei zuzendutako euskarazko literatura-lan hoberena aurkezten duenarentzat. Lan horiek zientzia- edo teknologia-gaien presentzia izan beharko dute, betiere. Azkenik, Zientzia-kazetaritzaren arloko lanen kategorian, 2.000 €-ko sari bat egongo da jokoan, eta 2011. urtean argitaratu diren zientzia kazetaritza-lanak aurkeztu ahal izango dira, edozein formatu eta generotakoak.
Epaimahaia zientzia eta teknologiako adituek zein literatura- eta kazetaritza- munduko adituek osatuko dute, eta 2012ko apirilaren 30a baino lehen jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.
CAF-Elhuyar sarietan parte hartzeko epea irekita dago jada, eta oinarriak www.cafelhuyarsariak.elhuyar.org webgunean daude eskuragarri.